XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire herria

Hirugarren gaian askotan aritu ginen, tamaina, kokapena etab. kontuan harturik, herriak ezberdinak izan daitezkeela esanez.

Baina, ba al dakizu herriak zertan izan daitezkeen berdinak?

Pentsa ezazu pixkat.

Herri denetan jendea bizi da, etxeak daude, kaleak ere bai, herritarrentzako zerbitzuak...

Azter ditzagun herri guztiek nahiko berdinak dituzten gauza horiek.

Errazenetik hasiko gara noski, etxeetatik.

Etxeak

Jendearen bizilekuak dira etxeak eta era askotakoak izan daitezke.

Herri txikietako etxeak solairu gutxikoak izaten dira gehienetan.

Herritik aparte egoten diren baserriak ere ezagutzen ditugu...

Badira familia bakarreko etxe eta baserriak, baita familia gutxi batzuekin osatutako kale-etxeak ere.

Hirietan beste era batera dira gauzak.

Normalean, jende asko bizitzen da eraikuntza bakoitzean eta etxe bakoitzak solairu asko izaten ditu.

Baserriek eta herrietako zenbait etxek, tresnak gordetzeko lekuak eta estalpeak izaten dituzte.

Herri nahiz hiriko etxe askok berriz, ibilgailua gordetzeko garajea izan ohi dute.